Hortz estetika

Tratamientos estética dental

Hortz estetika odontologia ulertzeko modu modernoa da, berritzailea da erabilitako teknikengatik eta materialengatik, eta haren xedea da irribarrea hobetzea, hortz naturala imitatuz beti.  Hortz estetika egokia izateko, ezinbestekoa da hortzak eta hortzoiak behar bezala zaintzea.  Hortz-garbiketek eta -azterketek ahoa osasuntsu mantentzen dute, eta, aldi berean, tratamendu estetikoak egiteko aukera ematen dute: hortzak zuritzea, kontorneatze estetiko gingibala, txantxar txikien eta hortz-hausturen konposite bidezko tratamendua, baita xaflen, koroa zeramikoen eta inplanteen bidezko irribarrea berreskuratzea.

 

Estatuan ospea duten protesi laborategiekin lan egiten dugu (laborategi horiek aurrerapen eta material horiek egunero erabiltzen dituzte).

Irribarrearen diseinua

Aplikazio informatiko baten bidez hortz berriak jartzearen emaitza edo beste edozein tratamendu estetiko birsortu dezakegu.

Hortzak zuritzea

Kontsultan egiten dugun tratamenduak argiaren bidez aktibatutako teknologia erabiltzen du, gure pazienteen beharren arabera erregulatzeko eta pertsonalizatzeko modukoa, eta gure emaitzen eraginkortasuna handitzen duten etxeko tratamenduei lotuta dago.

Konpositezko xaflak

Tratamendu kontserbatzailea eta eskuragarria da, teknika gutxi inbaditzaile baten bidez hortzaren kolorea eta forma aldatzeko aukera ematen baitu, hortzak zizelkatu behar izan gabe.

Portzelanazko xaflak

Hortzen forma, tamaina eta lerrokadura berrezartzeko aukera ematen dute, aurreko teknikek baino modu iraunkorragoan.

Metal-portzelanazko koroak

Azken urteotan gehien erabili direnak izan dira. Oso onak dira, eta gaur ere askotan erabiltzen dira gutxi ikusten diren ahoaren tokietan.  

Zirkoniozko koroak

Zirkonioaren erabilerak metalezko aleazioak ordezkatzeko aukera eman digu, eta gaur egun odontologia estetikoko aurrerapen garrantzitsuenetako bat da.

Kasu klinikoak

Konpositezko xaflen bidezko tratamendua


Kasu honetan, pazientea kontsultara joan da, ez baitzegoen konforme bere irribarrearekin, antzinean egindako buxadurak eta hortzen higadura zituelako.

Erretxinazko xaflekin berreskuratu dugu hortzen estetika, saio bakar batean.
Tratamiento carillas composite antes
01 Lehen
Tratamiento carillas composite después
02 Ondoren

Irribarre polita eta distiratsua izan nahi duzu?

Etor zaitez eta zuretzat plan bat diseinatuko dugu, baldintza onenetan eta ordaintzeko erraztasun guztiekin.