Ahoko kirurgia funtsezko alorra da odontologian, eta ezinbestekoa da ahoko arazoak edo lesioak konpontzeko, hala nola kisteak, abzesuak, azken haginek eragindako arazoak. Besteak beste, frenektomiak eta apikektomiak egiten ditugu. Kirurgia horiek gutxi inbaditzaileak dira, profesionalak ehunak ahalik eta gutxien manipulatzen saiatzen baitira, errekuperazioa ahalik eta bizkorrena izan dadin eta ahalik eta eragozpen gutxien sor ditzan.
Iortia Hortz Klinikan aurpegi-masailetako kirurgiako zerbitzua dugu, eta bertan ahoko ebakuntza hauek egiten ditugu:
Azken haginak ateratzea
Oro har, honako kasu hauetan gomendatzen da azken haginak ateratzea:
- Hortza posizio edo angelu desegokian dago, eta horrek eragina izan dezake alboko hortzaren koroan edo erroan, betiere kaltetuta badago eta infekzioa badu.
- Ortodontzia tratamendu bat hasi behar da, eta tokia behar da.
- Azken hagina ez da erabat azaleratu, eta hortzoia haren gainetik hazi da.
Hortz inpaktatuak
Hortz inpaktatuak azaleratu ez diren hortzak dira, eta hezurraren barruan daude, zati batean edo osorik. Kasu horietan, egokiena erradiografia panoramikoa egitea izango da, zergatik ez diren atera jakiteko.
Honako tratamendu hauek egin daitezke hortz inpaktatuak ekiditeko:
- Abstentzio terapeutikoa (ezer ez egitea, aukera hau ez da gomendagarriena).
- Erauzketa kirurgikoa.
- Hortz inpaktatua hortz arkuan birkokatzea (kirugiaren bidez).
Ebakunza konplexuagoak ere egin daitezke, hala nola:
- Ahoko zuloa goratzea: tratamendu hau asko erabiltzen da hezurretako inplanteak jartzeko teknika osagarri gisa. Atzealdeko sektoreetan inplanteak jartzeko aukera ematen du, inplantea posizio egokian jartzeko hezurrak altuera txikia duenean. Batzuetan, fase bakar batean egin ahal izango da (ahoko zuloa altxatzen den egunean bertan, inplantea edo inplanteak jarriko dira), eta, beste batzuetan, berriz, bi fasetan (lehenengo, ahoko zuloa altxatuko da, eta, hilabete batzuk igarota, inplanteak jarriko dira).
- Hortzoi eta/edo hezur-mentuak.
- Masailezurreko kisteak erauztea.
- Mihi frenuluak kentzea, baldin eta hortzen posizioan edo hizketan alterazioak eragiten badituzte.
- Hezur gehikuntzak. Batzuetan, pazienteak hortz bat edo gehiago gabe denbora luzea daramanean, hezurra nabarmen galdu dela ikusten dugu, bai zabaleran, bai altueran. Zenbat eta luzeagoa izan hortzik gabe emandako denbora, orduan eta hezur gehiago galtzen da. Hezurra handitu eta gure pazienteei inplanteak jarri ahal izateko, hezurra birsortzeko teknika erabiliko dugu.
Ehunen biopsiak
Ehunen biopsiak ahoko minbizi-aurreko lesioen diagnostikoan eta prebentzioan arreta berezia jarriz egiten dira. Ahoko minbizia detektatzea prozedura azkarra eta erraza da, eta azterketa orotan egiten da. Prozedura horretan, sakoneko azterketa bat egiten da aho osoan, eta mukosak, mihia eta ezpainak haztatzen dira, edozein koskor edo lesio detektatzeko.
Lesio susmagarriren bat detektatzen denean, beharrezkoa izan daiteke biopsia bat eta azterketa anatomopatologiko bat egitea, behin betiko diagnostikoa egiten lagunduko diguna.
Ez izan zalantzarik, etorri gure kliniketara azterketa periodontalak egitera eta zure aho-hortzetako osasuna zaintzera
Eskatu hitzordua, atsegin handiz artatuko zaitugu!