Aurpegi-masailetako kirurgia zerbitzu berean hortz inplanteen eremua sartuta daukagu. Gure kliniketan garrantzi handia ematen diogu arlo horretako diagnostiko eta tratamendu egokia egiteari, eta tratamendu horietan esperientzia luzea duten profesionalak, aurpegi-masailetako zirujauak eta prostodonzistak ditugu.
Titaniozko inplanteen bidez hortzak ordezteak aukera ematen digu faltan ditugun hortz-piezak lehengoratzeko. Hortz bat falta bada edo errehabilitazioa konplikatua bada, konponbiderik onena da inplante batekin ordezkatzea, ahoaren funtzio guztiak berreskuratzeko (mastekatzea, hitz egitea, gainerako piezei eustea), baita funtzio estetikoak eta bizi-kalitatekoak ere. Hortz bat galtzean, hezurrak sendotasuna galtzen du. Inplante batek hori gertatzea ekidituko du, gainerako hortz piezak gehiegi kargatzea saihesteaz gain.
Kasu bakoitzaren azterketak zehaztuko ditu inplante mota, metodoa eta jartzeko epeak. Epe horiek egun batzuetatik hilabete batzuetara artekoak izan daitezke, hezurraren eta inplantearen arteko lotura egokia bermatzeko.