IORTIA HORTZ KLINIKA

25 urtetik gorako esperientzia zure ahoa zaintzen

Odontologia espezializatua

IORTIA Hortz Klinikan odontologian espezializatuko profesionalak ditugu ahoko gaixotasunak diagnostikatu, tratatu eta prebenitzeko, betiere paziente bakoitzaren beharrak kontuan hartuta. Gure helburu nagusia zure eta zure gertukoen hortzetako osasuna zaintzea da.

Mediku talde profesional bat zure eskura izango duzu

Dentista profesionalen talde bat gara, eta zure behar guztiei erantzuten diegu. Gure espezialistek 25 urtetik gorako esperientzia dute, eta horri etengabeko prestakuntza gehitzen diote, egunero onena eskaintzeko. Ezagutu nahi gaituzu?

Equipo Iortia

Espezialistak gara odontopediatrian: zure seme-alabak esku onenetan daude

Odontopediatria da Iortia Hortz Klinikan gehien mimatzen dugun arloetako bat; izan ere, odontologiaren espezialitatea da, etxeko txikienen ahoko osasuna zaintzen duena.  Odontopediatra da haurrek ezagutzen duten lehen dentista, eta gure helburua haien aho-hortzetako osasuna hobetzea da, etorkizuneko arazoak prebenitzeko.

 

Gure odontopediatra Nekane Asenjo García aditua da haurren aho-hortzetako osasunaren zaintzan. Zure seme-alabek irribarrerik onenarekin hazi daitezen nahi dugu; gurekin esku onenetan egongo zara.

Bertan gaude, zuregandik gertu.

Altsasuko hortz klinika

Dentista profesionalen talde bat gara, 1994az geroztik zure zerbitzura gaude, eta odontologiaren espezialitate guztiak eskaintzen ditugu.

Lekunberriko hortz klinika

2015az geroztik, gure pazienteen irribarreak zaintzen ditugu Lekunberriko klinikako instalazio berrietan.
 

Guregan konfiantza izateko 3 arrazoi

Diziplina anitzeko hortz klinika bat gara. Odontologiaren espezialitate guztiak eskaintzen ditugu, eta horri esker, ez duzu beste zentro batzuetara joan beharrik izango behar duzun tratamendua egiteko.

Esperientzia profesional zabala dugu, hiru hamarkada baitaramatzagu gure pazienteen aho-hortzetako osasuna zaintzen.

Ordaintzeko erraztasunak ematen ditugu. Zure beharretara egokitutako ekonomia plana egingo eta, behar izanez gero, aukera emango dizugu epeka ordaintzeko. Kasu guztiak modu pertsonalizatuan aztertzen ditugu.

Gure pazienteen esperientziak definitzen gaitu

Best Quality Dental Centers kalitate bermea

2022an, Best Quality Dental Centers-eko kide bihurtu ginen. Espainiako eta Portugaleko hortz kliniken elkarte ospetsu horrek ibilbide luzea du klinika indibidual gisa.

Honako hauetan ere parte hartzen dugu:

AEDE
SEOC

Zure konfiantzazko dentista Nafarroan

Eskatu hitzordua, diagnostikoa egingo dizugu, zure eta zure gertukoen hortzetako osasuna hobetzeko.

Utz iezaguzu zure irribarrea zaintzen!