Ortodontzia prebentiboa – haurrak

 

Garapena gertatzen den bitartean, hazkuntzaren joera aldatu egin daiteke eta, helduaroan, ahoaren oklusio ona lortu. Aparatu mugikorrak izaten dira, aipatu garapena kontrolatu eta orientatzen dutenak.

iortia-odontopediatria-infantil
q

Ortodontzia zuzentzailea

UBehin betiko piezak ahoan daudela, ahoaren funtzionaltasuna hobetzea bila daiteke edota hobekuntza estetiko bat hortz-piezak berrantolatuz. Horretarako, bi tratamendu-ildo nagusi daude:

  •  Ortodontzia ikusezina
    Ia ikusezinak diren lerrokatzaileak erabiltzen dira, jarri eta kendu egin daitezkeenak, eta zure hortzen neurrira egiten direnak. Lerrokatzailea aldatu ahala, hortzak pixkana mugitzen joango dira lortu nahi dugun azken posiziora iritsi arte. Gure ortodontista taldeko kideak teknika berri honen prestatzaileak eta aitzindariak dira, eta akreditatuak daude nazioartean huraxe egiteko.
  • Ortodontzia konbentzionala,bracket metalikoen edo bracket estetikoen bidez
    Bracket-en eta zerrenden konbinazio zehatzaren bidez, hortz-piezen posizioa birbanatzen eta berrorientatzen joan daiteke.
  • Bracket metalikoak: teknika berrien bilakaerari esker -bracket auto-lotgarrien erabilera, adibidez-, oraindik ere abangoardian dago teknika tradizional hau, eta gero eta tratamendu erosoagoak eta eskuragarriagoak dira.
  • Bracket estetikoak: tratamendu honek aurrekoaren ezaugarri berberak dituenez, aukera ona da braket bidezko tratamendua era diskretuagoan eraman nahi dutenentzat; helduentzat, bereziki. Eta emaitzak besteak bezain pozgarriak dira.

Iortia hortz klinika Ortodoncia21® enpresako profesionalekin lankidetzan aritzen da. –Ikusi webgunea–