Odontopediatría

Hortzak eta masailezurrak adin goiztiarretan ongi garatzeaz eta garapen hori ongi kontrolatzeaz arduratzen den espezialitatea da, haurren bizi-kalitatea hobetzeko, eta batez ere, etorkizuneko arazoei aurrea hartzeko. Hona hemen zer alor landuko ditugun: higiene eta degluzio ohiturak, behin betiko hortz-piezak jartzea, eta ahoaren garapen egokia. Haurrek aparteko motibazioa eta pazientearen psikologia behar dute, eta hori lehen bisitatik bertatik hartzen dugu kontuan.

Gure espezialistek prestakuntza berezia jaso dute haurren aho eta hortzetako osasunaren arretan eta zainketan, eta alor honetan ospe handia duten profesionalen kanpo aholkularitza dugu.

 

ODONTOPEDIATRIA eta HHZPI

HAURREN HORTZAK ZAINTZEKO PROGRAMARI gaude atxikiak. Nafarroako Gobernuak sustaturiko programa da. Arreta eta hortzetako tratamendu doakoak 6tik 15 urtera bitarteko haurrentzat.

Estitxu Telleria