ODONTOLOGIA ZUZENTZAILEA

Hortzetako txantxarra tratamendurik arruntena da oraindik ere kontsultetan; oso garrantzitsua da garaiz diagnostikatu eta tratatzea, infekziorik, minik eta abarrik ez izateko.

Gure kliniketan erradiografia digitaleko bitartekoak erabiltzen ditugu diagnosia egiteko, oso egokia baita aipatu lesioak garaiz kontrolatzeko.

Aldi berean, berrezarpenerako material estetikoak eta berritzaileak erabiltzen ditugu.

odontologia_panoramica

ENDODONTZIA

Txantxarrak aurrera nabarmen egin duenean eta pulpa edo nerbioa erabat kaltetu duenean, endodontzia (nerbioa hiltzea) egin behar da, hau da, nerbioa atera behar da, eta desinfektatu.

Diziplina hau oso garatua dago gure kontsultetan, hala teknologiarik eguneratuena erabiltzen delako, nola huraxe egiten duten profesionalen espezializazio maila altu-altua delako.

ATM ETA BRUXISMOA

Tratamenduok erabiltzen dira hortzak estutzearen edo karraskatzearen aurka, dela karraska hori eragotziz, dela haren bigarren mailako ondorioak konponduz. Ohitura horien tratamendu egokia lagungarria izango zaio pazienteari bere bizi-kalitatea nabarmen hobetu dezan, buruko minak, kontrakturak, loezina eta beste eragotziko baitira.