Estética dental

Hortzetako estetika odontologia ulertzeko modu moderno bat da, berritzailea hala erabiltzen diren teknikengatik nola bere materialengatik; haren funtzioa irribarrea hobetzea da, beti hortz naturala imitatuz. Hortzetako estetikaren lehen urratsa hortzak eta hortzoiak ongi zaintzea eta mantentzea da. Hortzetako higieneek eta berrikuspenek aho osasuntsua mantentzen dute, eta aldi berean, tratamendu estetikoak egiteko aukera ematen dute, hala nola hortzak zuritzea, berringuratze estetiko gingibala, txantxar txikiak eta hortzetako hausturak konposite bidez tratatzea, edota karilen, zeramikazko koroen eta inplanteen bidez irribarrea berreskuratzea.

Maila nazionalean ospea duten laborategiekin lan egiten dugu, aurrerapen eta material horiek beren eguneroko jardueran txertatu dituztenak.

q

Irribarrea diseinatzea

Informatika-aplikazio baten bidez, hortz-pieza berriak jartzearen emaitza birsortu dezakegu edo beste edozein tratamendu estetiko ere bai.

Hortzak zuritzea

kontsultan egiten dugun tratamenduak argiak gaitutako teknologia erabiltzen du, erregulagarria eta pertsona bakoitzaren neurrira egina, gure pazienteen beharren arabera, eta etxeetan egiten diren tratamenduei lotuta, gure emaitzen eraginkortasuna areagotzen dutenak.

Konpositezko karilak

tratamendu kontserbadorea eta eskuragarria da, hortzaren kolorea eta forma aldatzeko aukera dakarrena.

Portzelanazko karilak

hortzen forma, tamaina eta lerrokatzea berrezartzeko aukera ematen dute aurrekoek baino era iraunkorragoan.

Metal-portzelanazko karilak

Gehien erabilitakoak izan dira azken urteotan, tratamendu ezin hobea da eta oraindik ere aintzat hartzeko modukoa horren estetikoak ez diren aldeetan.

Zirkoniozko koroak

Zirkonioa erabiltzeari esker, metalezko aleazioak ordeztu ditugu, eta gaur egungo aurrerapenik garrantzitsuenetako bat da odontologia estetikoan.