CIRUGIA BUCAL Y PERIODONTAL

Gure klinikan aurpegi-masailetako kirurgia-zerbitzua dugu; hots, ahoko esku-hartze errazak, hala nola azkenaginak ateratzea, hortzak barne, hortzoi eta/edo hezur txertaketak, bai eta esku-hartze pixka bat konplexuagoak ere, hala nola hortz jatorrizko kisteen erresekzioa, hezur betetzeak, ehun-biopsiak… eta aho eremuko minbizi aurreko lesioen diagnosian eta prebentzioan saiatzen gara bereziki.

cirugia-bucal

HORTZETAKO PROTESIA

Ahoaren errehabilitazioak mastekatzea eta estetika arloko helburu funtzionalak betetzen ditu, falta diren hortz-piezak jarrita. Kasu bakoitzaren azterketak adieraziko digu zein den tratamendurik egokiena, hau da, protesi finkoak erabiltzea hortz naturalen gainean, edo inplanteak edo protesi mugikor osoak edo partzialak.

  • Protesi finkoak – mastekatze eta estetika arloko funtzioak berreskuratzeko aukera ematen du, bai hortzen gainean bai inplanteen gainean era iraunkorrean eta erosoan.
  • Protesi mugikorrak – pazienteak berak kendu eta berriz ere jarri egin ditzake. Protesia aldameneko hortzen gainean eusten dira, edo inplanteen gainean -halakorik badago-, eta hortzoian.

Kasuaren azterketa onak berreskuratze-prozesu osoa planifikatzeko aukera emango digu, ahalik eta erosoena izan dadin.

PERIODONTZIA

Zenbaitetan, hortzei soilik eragiten dizkieten arazoak tratatzeaz gain, bestelako arazoak agertzen dira, eta arazo horiek ere aho-hortzetako osasuna kaltetu dezakete. Maiz agertzen den arazo horietako batek hortzoiekin du zerikusia: odola ateratzen da, hortzak mugitzen dira…

Gure kliniketan baditugu arlo honetako espezialistak, eta kasu bakoitza diagnostikatu eta tratatuko dute.

Bakterio-plaka eta lertzoa hortzetan eta hortzoietan metatzeak gaixotasun batzuk eragin ditzake; gaitz periodontalak, alegia. Gaixotasun horiek sendatzeko tratamenduek hortza tratatzen dute hala hortzoi-lerroaren azpitik nola gainetik (Gingivitisa).

  • Gingivitisa – hortzoia handitzen da, eta odola ateratzeaz gain, gorritu egiten da. Tratamendua hanturari aurre egiteko higienean oinarritzen da.
  • Periodontitisa – cinfekzioaren eraginez, hezur-galera ere gertatzen da. Mingarria izaten ez denez, litekeena da gaitz hori ez nabaritzea, baina badira alarma zantzu batzuk, eta horiei erreparatu behar diegu: odola hastea, hortz-piezak mugitzea, ahoko hats txarra, baita flemoiak ere. Tratamenduari dagokionez, hortzak arraspatu daitezke edo kirurgia periodontalak egin.