Ortodontzia. Zer da?

Ortodontzia tratamendu bat da eta, haren bidez, hortzak bere tokian kokatzen dira hortz-arkuetan, hortz-haginek berriz ere ongi mastekatu dezaten, beren kokapen naturala erakuts dezaten, eta horrela, ahoak berriz ere itxura polita izan dezan.

Ortodontzia finkoa. Zer da?

Ortodontzia finkoa alanbreek eta bracket-ek osatzen dute: bracket-a metalezkoa edo zeramikazkoa izan daiteke eta hortzari itsasten zaion aldea da, eta hartan alanbreak sartzen dira. Zeramikazko bracket-ak hortzaren kolore berekoak dira; horregatik, bracket estetikoak ere esaten zaie. Gaur egun, ortodontzia mota hau erabiltzen da gehien.

Eta ortodontzia mugikorra?

Bere izenak berak adierazten duen bezala, ortodontzia mugikorra jarri eta ken daiteke, egunaren unearen arabera; zehazki, gutxienez gau osoan erabili behar da, eta 4tik 6 ordura bitarte egunean. Akrilikozko aparatuak dira eta atzeko haginei lotzen zaizkie metalezko gako txikien bidez; hezurretako akatsak zuzentzeko erabiltzen dira, hazkuntzaz baliatuta. Beraz, haurrentzat bakarrik dira gomendagarriak.

Mihiko ortodontzia. Zer da?

Mihiko ortodontzia hortzetako tratamendu estetiko bat da eta bracket-ak hortzen barnealdetik jartzean datza; horrek esan nahi du ez dela ikusten. Ikusezintasun hori dela eta, tratamendurik erabilienetakoa da gazteen eta helduen artean.

Lerrokatzaileak. Zer dira?

Lerrokatzaile ikusezinak plastikozko zorro eta ferula gardenak dira, eta hortzen gainean jartzen dira, hortzak beren kokapen egokira eramateko. Bracket-ez bestelako alternatiba dira, eta pazienteari askatasun handiagoa ematen dio, noizbehinka mugikorrak direlako. Dena den, kasu batzuetan bakarrik erabiltzen ahalko dira, dentistak gainbegiratu ondoren.

Mingarria al da?

Oro har, tratamenduaren lehen etapetan, hortzen mugimendua hastean, ohikoa izaten da min arina agertzea. Baina, behin lehen fasea gainditutakoan, min txikiak baizik ez dira aipatzekoak kontsultara bisita egitean, ortodontzian egin beharreko doikuntzak egiten baitira, baina mina gero desagertu egiten da. Gainerakoan, baliteke ezpainen barnealdean afta edo baba gutxi batzuk agertzea, baina aise tratatuko ditugu odontologoak berak errezetatzen dituen kremen edo gelen bidez.

Zer egin behar da ortodontzia tratamendu baten aurretik?

Pazientearen ahoan, hezur barnean, hortzik ote dagoen ikusteko, edo sobera dagoen hortzik, hortz edo hezur hausturarik edo infekziorik ote dagoen ikusteko, edo aitzitik, oraindik ohiko hortzen bat ateratzeko falta dela ikusteko, ortodontzistak azterlan bat egin behar du RX, argazki eta modeloen bidez. Horrek guztiak behar den informazioa ematen du tratamendua planifikatzeko.

Egin al daiteke ortodontzia, pieza iraunkor guztiak atera baino lehen?

Ez guztiz. Hau da, ohikoa da ortodontzia tratamenduak egitea behin pieza iraunkor guztiak atera ondoren, baina egia ere bada zenbaitetan lehenago hasi behar izatea; halakoetan, aparatu prebentibo edo ortopedia motaren bat erabiliko da.

Zenbatean behin berrikusi behar da ortodontzia?

Garrantzitsua da jakitea ezin garela joan eta ez dugula joan behar ortodontzistarengana 20 edo 30 egunean behin baino maiztasun txikiagoan. Izan ere, hortz-ehunek denbora behar dute hortz bakoitzaren mugimendu naturala lortzeko. Denbora hori gainditzen bada, egituran lesio bat gerta daiteke.

Zenbat irauten du tratamenduak?

Faktoreen arabera, eta beti paziente bakoitzaren arabera, eta kontuan hartuta nola jarraitzen dion tratamenduari, eta kontuan hartuta ere hortzen birkokapenean esku hartzen duten ehunen aldaketa, ortodontzia urte eta erditik bi urtera bitarteko epean egin behar da, espero ditugun emaitzak lortu nahi baditugu.

Zer elikagai ez dezakegu jan ortodontzia eramatean?

Ortodontziak ez du ezein elikagai mota jatea galarazten. Baina arreta berezia izango dugu janari gogor eta itsaskorra jatean (golosinak, adibidez), bracket-ak desitsatsi ditzaketelako. Prebentzio gisa, gomendagarria da janaria beti moztea ahora eraman baino lehen.

Nola mantendu ahoko higienea?

Beti da izugarri garrantzitsua eta osasungarria ahoa ongi garbitzea, eta ortodontziari dagokionez, higienea zertxobait ezberdina da oro har egiten denarekin. Horrela, ortodontzia tratamenduak dirauen bitartean, pazienteak eskuila bereziak eta hortzen arteko eskuilak erabili beharko ditu, eta horien bidez erraz iritsiko da alanbrearen eta bracket-en arteko hutsarte txikietaraino. Bakterio-plakari aurre egiten laguntzeko, ez da ahaztu behar ohiko kolutorioen erabilera.

Zer egin bracket bat desitsasten bada?

Halakoetan, onena da lehenbailehen ortodontzistarengana joatea, arazoa konpondu dezan. Baina, bracket desitsatsiak traba egiten badigu biraka gelditu delako edota arkuan jira-biraka ari delako, irtenbiderik azkarrena da huraxe pintza txiki bat erabiliz kentzea eta gordetzea, eta ahal dugunean espezialistaren kontsultara eramatea.

Betirako egongo al dira hortzak ongi jarrita?

Hortzen kokapen zuzena arrakastatsua izan dadin eta betirako iraun dezan behin ortodontzia tratamendua bukatuta, pazienteak euskarri bat erabili beharko du. Hori betetzen ez badugu, hortzek aukera gehiago izango dute beren jatorrizko kokapenera itzultzeko.

Zer da eustea?

Eustea tratamenduaren azken fasea da; funtsezkoa da, hortzak beren kokapen berrian mantendu daitezen lortzeko. Ez alferrik, tratamenduaren faserik garrantzitsuena baita, eta halakorik egingo ez balitz, piezek atzera egingo lukete beren hasierako kokapenerantz, hau da, bere kokapen okerrerantz.

Zer euste mota daude?

Bi euste mota dira: finkoak eta mugikorrak. Finkoetan, alanbre bat jartzen da hortzen atzetik; mugikorrak, aldiz, aparatu moduan jartzen dira egunez eta/edo gauez, eta jateko eta ahoa garbitzeko kentzen dira. Espezialistak erabakitzen du mota bat ala bestea erabiltzea, paziente bakoitzaren arabera.

Atera behar al da inolako hortz-piezarik?

Kasu bakoitzaren arabera. Hasiera batean, ez da piezarik batere atera behar tratamendua hasteko; baina, ortodontzistak baloratuko du beharrezkoa ote den baten bat kentzea edo ez, pazientea aztertu ondoren.

Jar al daiteke ortodontzia, hortzen bat mugitzen bada?

Hortza zenbat mugitzen den. Tratamendua ez da gomendagarria, hortza edo hortzak asko mugitzen badira, mugikortasun horrek kalte egin lezakeelako. Baina, gutxi mugitzen badira, ez dago inolako eragozpenik ortodontzia tratamendua hasteko.

Kalte egiten al die ortodontziak hortzei?

Inola ere ez. Ortodontzia guztiz segurua da hortzentzat, baldin eta pazienteak, jakina, ahoa ongi garbitzen badu, hori behar-beharrezkoa baita. Bestela, txantxarra sortzeko arriskua dago, bakterio-plakak eraginda. Ortodontzia tratamendua berez ez da inola ere kaltegarria hortzentzat.

Zer beste teknikarik dago bracket-ez gain?

Zalantzarik gabe, bracket-ak dira hortzak ongi kokatzeko eta lerrokatzeko modu bakarra. Bestelako aparatu mugikorrik gogoan badarabilgu, kontuan hartu beharko dugu ez dutela bracket-en funtzio berbera, maxilarren hazkuntzaz bakarrik arduratzen direlako; beraz, haurrentzako daude bereziki gomendatuak.